Dantza
eta kantua, umorea eta kritika... hitz batean esateko, erromeria.
Horixe da guk egiten duguna. Alaitasuna dakargu eta, behar
denean, azkura ematen duten kantuak ere jotzen ditugu.
Inauteria
bezalakoa baita erromeria: eguneroko arauak apurtzen diren
zabaldegia da, eromeria, gure letragile batek adierazi zuen
moduan.
Hogeita
bost urte egingo ditugu aurki elkarrekin Xabier Leturiak eta
Joseba Tapiak. Bikotea izan ginen, laukotea gara orain: Jexux
Aranburuk tekladuetan eta Fernando Irazokik jazpanarekin edertzen
dituzte panderu-soinuarenak. Dantza guztien aurresku, Jokin
Otamendi daukagu.
Hitza
horren gastatua eta zabartua egongo ez balitz, folka egiten
dugula esango genuke. Baina zaila da gure jarduna zehatz
adieraztea: jarraitzaile zintzo batzuek arrastotik aldenduta
gabiltzala esaten digute batzuetan...
Eta
gure poza!
|