:: Tapia eta Leturia ::



Stress-a
Presaka bizi gaituk
hau dek hau estresa!
tranbia baino naio
diagu espresa
gainezka zeukeagu
nerbioen presa.

Etxean bazeukeat
ordenadorea
Benidorren pisoa
Kotxe dotorea
Baina nork ostu zidak
neri umorea?

Nik ere badizkiat
makinat arazo
bostehun mila peseta
nahiz ilero jaso
amodio kontuan
frakasoz-frakaso.

Sikiatrek ziotek
bizitzeko lasai
honela baino askoz
hobe diagu bai
ardi batzuk hartuta
Aralarren artzai.

Hitzak: J. Ormazabal
Musika: J. Tapia