:: Tapia eta Leturia ::



Anbototik Gorbeara
Anbototik Gorbeara
Ortzian arku bat bada
Eztaietan edertzeko
Bizkaia eta Araba.

Jaizkibel eta Aizkorri
Ernion gora Oskorri
Haitzean isladatzen den
Gipuzkoa eder hori.

Aralartik Iratira
izarrak oihandu dira
ilargia pasatzen da
Nafarroari begira.

Ordeka eder Lapurdi
Zuberoan bortu haundi
gorago ta lerdenago
Orhi eta Auñamendi.

Adurretikan Ebrora
Itsasoa ta lehorra
Herri batek kantatzen du
etorkizun hilezkorra.

Hitzak: Xabier Amuriza
Musika: J. Tapia