:: Tapia eta Leturia ::



Sinistu ezkero
Pinpilipauxak hegan
zelairikan zelai
txori denak kantari
kilkerrak ere bai
"kri-kri-kri" txorrotxio
txiruli txirulai.

Zuhaitzak jantzi dira
hosto berde-berdez
erleak burrun-burrun
eguzkia parrez
zerua beteko da
gauean izarrez.

llargia han goian
trikitixa jotzen
izarrak dantzan dabiltz
ez dira gelditzen
kanpandorreko hontza
ari da esnatzen.

Hontzaren irrintzia
entzuten da gero
haizea bihurtu da
gauean pandero
ixtori polita da
sinistu ezkero.

Hitzak: J. Ormazabal
Musika: J. Tapia