:: Tapia eta Leturia ::



Hik lan eta nik jai
Bazekiat lanean
jolasten ere bai
ez dakidan gauzarik
ez diat egin nahi.
Hi ere izango haiz
zerbaitetarako gai
egingo al diagu
hik lan eta nik jai?

Buruan haizea ta
irria hortzean
odola dantzatzen zait
soiñua jotzean
Ez bilatu negarrik
nire bihotzean
nahikoa egin nian
mundura sortzean.

Maitatzea jolasa
izan baliteke
txikitatik izan dut
jolastea maite.
Hain ona ta erreza
pena litzateke
mundutik joatea
nahiko egiteke.

Ongi dibertitzeko
mutil eta neska
aski dira bi esku
eta hiru pezta.
Astegunez jai eta
jaiegunez festa
jolasa bezalako
zoriorik ezta.

Hitzak: Xabier Amuriza
Musika: J. Tapia