:: Tapia eta Leturia ::



Festarik festa
Nahiz gauza asko ezagutu munduan
bada rertxobait ta hartu nahi dut kontuan
ez dakit nola esplikatu kantuan
neskatxa bat dut hemen nere onduan.

Gure bizitza juerga eta parranda
gero egunez lo egiten dugu etzanda
horren errudun etsaien bat izan da gu
nun gabiltzan seguru bera han da.

Festarik festa lan egin behar gauero
Festarik festa hor nabil ni egunero
gure etsaia benetan dago ero
zigortzen gaitu inoiz hutsegin ezkero.

Aizu neskatxa ba al dakizu benetan
norekin hasi zeran hartu emanetan?
hau da egia zihur zaude horretan
bihurtu leike maitasuna penetan.

Konplikazio ainitz bada gurekin
bizitza honi ezin diogu aldegin
nere aukera ez bazaizu atsegin
gure artekoa b9harko da desegin.

Hitzak: Tapia eta Leturia
Musika: Flaco Jimenez