:: Tapia eta Leturia ::



Besamotza
Etxean ikasiak ez zaizkidak berehalakoan aztuko
badakik: nahi ta ezin.
Okerra izan eta zuzentzen gaitza
lagun loratuak amets
eta zigarro kiratsa ez badu
kirol-izerdiduna inguruan.

Maitia hi haiz nere besamotza
ene maitemin larrien truke
begirada miopearen moztasuna besterik eskatzen ez duena.

Txepelaren hego haize ergelak
eta zintzoegi honen ipar-horratzak
autsi dizkik dabenerako hire ezak.
Maitia, hi bai haiz nere besamotza.
Hire ezker faltak probokatzen nau,
ene buruaz hi egiten nau.

Ene buruaz hi bai, halajainena
Ni, alu gozoasko, bakar, haitza.
Hire bizi-miñetako penditz, malkonetan
kupida gabe, jausi nauk gordina,
eta... laurrua bizirik hemen naukak,
maitia, besamotz maitia.

Hitzak: Jakoba Errekondo
Moiñua: J. Tapia