:: Tapia eta Leturia ::



Begi nini ñimiñoa
Zulo txiki ñimiño bat
hori da begi ninia
Euskal Herria barrutik ikusteko ipinia.

Herri txiki ñimiño bat
hori da Euskal Herria
mundua bere barrutik
konprenitzeko jarria.

Globo txiki ñimiño bat
hori da mundu urdina
unibertsoa barrutik
entenitzeko egina.

Herri txikien mundua
mundu txikien multzoa.
Begi nini ñimiño bat
hori da unibertsoa.

Hitzak: J. Sarasua
Musika: J. Tapia