:: Tapia eta Leturia ::



Trikitixaren sua
Trikitixaren sua
handia da baina
aspaldi somatzen dut
dudazko usaina
eztabaidatu baina
ez inor engaina.

Txapelketa bat bazan
behin antolatua
nola egin jakin ez
hori zen kontua
batzuengan sortua
zer desenkantua.

Sortu zen modernoa
ta tradizionala
trikitiarentzako
abio ona da
inork ulertzen badu
esplika dezala.

Behar genuke mahai bat
edo zerbait bildu
zer garen eta nola
nahi dugun azaldu
sua piztua denez
ez bedi itzaldu.

Hitzak: J. Tapia / X. Amuriza
Musika: J. Tapia