:: Tapia eta Leturia ::



Abya-yala
Txerokee eta Txeyene
irrintzi eta aiene
zapaldutako loreak
berrlro lurrean erne.

Aimara eta Quetxua
zabalduz doa kexua
geroa zaila da baina
iragana jakintsua.

Maia eta Yanomami
munduak dena du mami
izakien bizinahia
ama lurraren legami.

Gogoa amets egin zen
indioa izan nintzen.
Haiekin ikasi nuen
Amerika deskubritzen
haiekin ikasi nuen
Euskal Herrian bizitzen.

Hitzak: J. Sarasua
Musika: J. Tapia