:: Tapia eta Leturia ::



Tiripitaira
Tiripi tipi taira
kriskitin kraskitin
ezin nauk geldi egon
musika honekin
dantza egin nahi al duk
Bartolo nerekin?

Tiripi tripalari
kikili kokolo
gorputz honek badizkin
ehunda zazpi kilo.
Ni dantzan hasten banaun
auskalo, auskalo!

Ttirriki ttarra ttarra
txintxirrin txintxirri
dantza gaitezen biok
salto eta irri
begirada goxoak
eginez elkarri.

Arroxa koloreko
Erroxa liraina
oraintxe piztu zaidan
dantzarako grina.
Goazen egingo dinagu
heuk nahi dunan aina.

Hitzak: J. Ormazabal
Musika: J. Tapia