:: Tapia eta Leturia ::



Txapelau
Amatxok erosi dit
txapela gorria
baina ni ezin izan
zipaio berria
utikan txapela gorria
denean izan nahi dut
ongi etorria.

Amatxok erosi dit
txapela berdea
ni beti pazifista
izan naiz ordea
ai, oi, ei, txapela berdea
ni beti pazifista
izan naiz ordea
fusila badut baina
ederki gordea.

Amatxok erosi dit
txapela baskoa
kilometroetako
dotore askoa
utikan txapela baskoa
badaukat nortasuna
baina berezkoa.

Udaran eguzkia
elurra neguan
itxura gabe nahi dut
ibili munduan
ai, oi, ei, ibili munduan
udaran eguzkia
elurra neguan
txapelik ederrena
haizea buruan.

Hitzak: J. Sarasua
Musika: J. Tapia