:: Tapia eta Leturia ::



Lurraren seme
Lurraren seme nintzen haseran
gero lurraren biloba
lurraren lagun bihurtu nintzen
eta pasa zen denbora
lurraren jabe egin ninduten
lurraren maizter gerora
bizi ezinak gonbidatu nau
nire lurretik kanpora
hego-haizeak gorantza nakar
ipar-haizeak hegora.

Miseriaren hego-haizeak
bihurtu nau ibiltari
zakurrak parre, jendeak zaunka
egiten dio paisari
maizter ere nahi ez nautelarik
gutxiago bisitari
barrena pixkat goxatu nahian
gure doinuen kantari
gogoratzen dut behinola ama
deitu niola lurrari.

Mila pezetan zilarra eta
mila duroan urrea
bostehun pezetan erlojua ta
hogei duroan korrea
saltzeko daukat atzea eta
saltzeko daukat aurrea
erosiz gero debalde dira
iseka eta parrea.

Hitzak: J. Sarasua
Musika: J. Tapia / M. Artieda.