:: Tapia eta Leturia ::



Ez mesedez ez
8.000 metrotan nago pareta ilun batean
amildegian zintzilik
Eusten nauen soka piskana eteten ari da
eta ez mesedez ez.

Nere logela inundatzen ari da
eta ni lotan nago geldirik
ura piskana piskana lepoan gora datorkit ta
ez mesedez ez.

Arratoi bat sartu zait etxean
ta aulkian igota nago beldurrez
galtza barrenetik gora ta gora dator arratoia
ez mesedez ez.

Telebistara iritsi naiz Morenoren programara ta
autoa aparkatu dut atarian
ta Amatiño udaltzaina multa bat jartzen ari zait
ez mesedez ez.

Ohean nago ametsetan
esnatu ezinean

Zurekin, beti, berdin
alkohol gehiago ez,
ez mesedez ez.

Hitzak eta musika: Joseba Tapia