:: Tapia eta Leturia ::



Ogitxo beltzarana
Bazen behin okin bat
gaueko txandan
ta kontatuko det
nola izan zan.

Labe denborakin
deskuidatuta
ogi bat beltz beltza
atera zun ta
saiatu zen xextoan barnean
izkutatzen ogi beltza besteen artean
ongi, ogi.

Dendan jarri zuten
goizean salgai
baina etzun inortxok
hura eraman nahi
nahiz ta okinek ez duten uste
ogiek ere bihotza badute
benetan behar du izan triste
ogi izateak inoiz ez ba zaituzte
jango, jango,
papur, xamur,
ogi jaiotzeak inoiz ez bazaituzte
jango, jango
koxkor, gogor,
ogi jaiotzeak ez bazaituzte jango.

Hitzak: Mikel Markez
Musika: Mikel Artieda