:: Tapia eta Leturia ::



Faltsifikatu naute
Kalean bizi naiz, kalean bai
ez dut ezeren beldurrik (ai!)
desiatzen naute, baina neu ez
nere irudia bakarrik

Telebista, irrati ta igandeko
eritzi artikuluetan
nitaz mintzo dira tinta xuriz
ni zer naizen ahazte(r)ketan
Bortxatu izan naute sarri
eskubi ta ezkerrean...
elkarrizketak badakit noiz
dauzkadan ospitalean

Ni aldarrikatzen naute (beti)
barrikadaren alde bietan
nik sinatzea nahi dute
numeroen pistoletan
gerrarako fusiletan aukeran
sarri preso sentitzen naiz
kamaleoien mingainetan
txuri berde gorri horietan

Ni ez naiz inorena
Ez dut eskudo izan nahi
Jainkorik ez dagoen
gizarteen jainko naiz

Kartel ofizialetan
nere sinadura inoiz
ikusten baduzue...
Faltsifikatu naute!!

Nor zara?
Oiez
Ni erosi?
ez, ez enago salgai
Ez, ez!
berriro ez!
Lagundu!
Lagundu!
Faltsifikatu naute!!

Hitzak: Jesus Mari Irazu
Musika: Mikel Artieda