:: Tapia eta Leturia ::



Arroltze eta zingarra
Nere amak esaten dit: Motel!
hezurretan geldituko haiz
gezurra dirudi nola ikusten nauen hain argal
eta gainera egia da.

Nik gustoko nituen txikitan
yogurt, frutas, jermen ta kopos
berdurak jaten nituen arraiak
gibelak ere hoiek jaten nituen gogoz.

Leloa:
Eta halako baten
ikasi nuen jaten
besterik ez zidan ematen.

Nere lagun bat dabil motel
estamotik ez da libratzen
belarrak hartzen ditu, rizino olioa ta
labatibak ipurditik sartzen.

Hitzak eta musika: Joseba Tapia