:: Tapia eta Leturia ::



Izar
Mutiko tiki baten poltxikoan izar bat bizi zen mutiko tiki baten poltxikoan izar bat bizi zen

mutikoak palomitak ematen zizkion
izartxoak azkureak egiten zizkion

hara, poltxikoaren txulo irikia
hara, mutikoaren sekretu tikia

sekretua kontatu zion lagun onenari
ikastolako neska pekosita ilegorriari

ez esan inori!

neskatxaren aita zen ertzaintxoa
bideoan grabatu zuen izartxoa

gero eman zuten prentsaurreko baten
umetxo guztiek hau poza hartu zuten!

Politena
denentzat bistan!
izartxoa
telebistan!

etxeko leihoetan haurtxoein izar
super programako Palomit-Star

mila lagunekin bizi zen ongi
sekretu tikia sekretu haundi

izarraren amandrea nozbait etorri zen
izartxoa bapatean izkutatu egin zen
istoriak gutxienez baditu bost izen
amonak esan zidanez izarra ni nintzen.

Hitzak: Jon Sarasua
Musika: Mikel Artieda