:: Tapia eta Leturia ::



Amasemeak oherakoan
Ama jolasean ta haurtxoa irrika (bis)
Soin txurian irrixtan laztanen kilika.
Kiri kirika!
Laztanen kilika.
Aho gorri ttikian ba dittu bi kika.

Orratx mutturrak xixta miñaren punttua. (bis)
Oddol ttantta batera biltzen da mundua.
Papo pupua!
Miñaren punttua.
Hilargian yotzen du haizeak ttuttua.

Galtxa motxak hautxita horra xirrikua. (bis)
Ixter txokoan ongi gorde ñiñikua.
Ttiki ttikua!
Gorde ñiñikua.
Kattuak yanen dizu koxkan pittikua.

Ogi pittin batekin tori kokoloa. (bis)
Haundia egitteko seme pottoloa.
Egizu loloa!
Seme pottoloa
Gauez etor ez dadin hegan mozoloa.

Hitzak: Patziku Perurena
Musika: Tadizionala-Tapia eta Leturia