:: Tapia eta Leturia ::



Arantzazun behera
Kamioi haundi bat baetorren
bozina hotsean,
Arantzazutik be(h)ra, be(h)era! Be(h)era!

Arbolatxu bat jaroala lotuta
zazpi prailek zainduta,
Saindu-ta...
Oñatin zehar sartu zan
Probintziara
zuzen zuzen gure kamioia,
Arbolatxuen adarrei helduz ebela
botaten euren sermoia:

EKIN eta JARRAI
Arreba ta anai,
Ostotxu bana emongo
dautsuegu danai!

Okerretara hartu eben
SARTALDERAKO
estarta zaharraren ondoan
SORTALDERANTZA
jo eben apur bat baina
han mugarria egoan,
Hegoan!!
Idi parea halantxe joaten ei da
buztartuta badago,
Alboetara ez ei eben sekula santan
begiratu gehiago:

JARRAI eta EKIN
Ostotxuarekin
Guri noiz helduko
Jakun nork jakin!

Azkenerako ez SORTU ez SARTU
kamioia han juan zan
guzurra bada agertu bedi
Derioko plazan!

Ta ez bazan...

Hitzak: Unai Iturriaga
Musika: Mikel Artieda