:: Tapia eta Leturia ::



Oihan Jaia
Lurreko hizkuntzen jaia
lurreko hizkuntzen jaia
oihana dago iskanbilatsu alaia
oihana bete da jendez ta kolorez.

Hizkuntzen lurreko festa
hizkuntzen lurreko festa
jendea litxarrerian eta barrezka
jendea nahasturik borobilean.

Erdu, erdu, sartu oihanera
zatozte, crdu, gurekin jatera.

Kiliwa, suomi. adivasi
catalan, mahori, Bayamulenge
kukapa, bereber, kitxe, kurdo
kaiapo, aimara, ingusheto.

Jan ta jan, dantza ta dantza
edan eta edan, hau dek hau saltsa!

Lurreko hizkuntzen jaia
lurreko hizkuntzen jaia
oihana dago iskanbilatsu alaia
oihana bete da jendez ta kolorez.

Parranda usaian gatoz
geure borondatez
eskuminak guztioi
euskaldunen partez
garena gara eta
arrenkurarik ez
mintzoa dantzatuaz
eta tripa betez
biziminaren minak
libertitu bitez.

Lehertzen ari da algara
lehertzen ari da algara
bitxi da, baina oraindik bizirik gara
bitxi da, denak lurretik!

Dantzan ari da denbora
dantzan ari da denbora
agian iragana gero izango da
agian dena da gaur, dena da jaia.

Hau dek festa, hau dek hau lurra
hau dek martxa, hau dek atxurra!

Ai, denontzat atol bana
laranja, panela, marihuana
kakao, elote, koka, banana
sagardo, igurtzi, ai laztana.

Jan ta jan, danta ta dantza
edan ta edan, hau dek hau saltsa!

Biziminaren minak
libertitu bitez
mintzoa dantzatuaz
eta tripa betez
garena gara eta
arrenkurarik ez
eskuminak guztioi
euskaldunen partez
parrandarako gatoz
geure borondatez.

Hitzak: Jon Sarasua
Musika: Tapia eta Leturia Band