:: Tapia eta Leturia ::



Barruti honen larretan
Barruti honen larretan
pozik sartu gera bertan,
lan tresnak hatzaparretan
eta begiak arretan.

Aurrekaldera begira:
ezpain sutsuen desira,
ta hortz zurien dizdira
elkar jaten ari dira.

Zapatila ta zapatak,
zerrautsetan zalapartak,
nahiz izan asmo ausartak
lurrean ibili hankak.

Sapaian kea nagusi,
lainopean gaude kasi,
kezkak badoaz ihesi
begiradekin nahasi.

Hormak dauzkagu ixilik,
ixilik baina bizirik,
hainbat erropa zintzilik
ta gorputzak itsatsirik.

Leihotan lurrun zuria,
hotz-beroen ixuria,
kontrasteen irudia
ispilu bat degu ia.

Komoneko ate ertzak,
larrialdi eta presak,
itxoin ezan, itxoin ezak!
ondo zaindu lore beltzak.

Musikaren zurrunbari
keinuka hainbeste argi,
ez al gera eskainka ari
gorputza eromenari?

Usain gozoen lurruna,
belar erreen lizuna,
izerdi-garraztasuna,
hau sudurren osasuna!

Barra gaineko antsia:
dantzatuz edalontzia,
uxatzeko tristezia
atera anestesia!

Hauxe da gure plaza.
Hauxe da gure festa.

Hitzak: Mikel Mendizabal
Musika: Tapia eta Leturia Band