:: Tapia eta Leturia ::



Maitatzen zaitudalako
Maitatzen zaitudalako
kantatzen dizut zuri
zu zaitut negu beltzean
eguzki epel zuri
sargori denean berriz
maitasunezko euri.

GuK elkarri zenbait kontu
eta zenbait irriño!
iruditzen zait gerala
ilargitan bi laino,
egunez bihurtzen gera
zu ta ni bi txoriño.

Elkarri begiratuta
hasten gera kantari
orduan deitzen diogu
maitasun-haizeari
eta harek jartzen gaitu
firi-firi dantzari.

Dantza dezagun, ba, dantza
maiteño bihotzeko!
mundura ez ginen jaio
gu triste bizitzeko
baizik tristura guztiak
kantuz poz bihurtzeko.

Hitzak: J. Ormazabal
Musika: Tapia eta Leturia Band