:: Tapia eta Leturia ::



Zu, zira zu
Zure soin luzea zoin zabal
zure soin zabala luze
ezin niz ase zuri so
pozaren leize
desio zelai heze
zu, zira zu
zu, zira zu.

Biluzik jazten zira usu
biluz niz ni ere gosez
zerupean zabaltzen zira
gozo gozo
hezetasun lizunez
u, urtzen nauzu
u, urtzen nauzu.

Hori, hori, hori, zira zu.

Minbiziz gaiso zira luzaz
minbiziz gaiso iduriz
amodioz osatzen zira
bizi-bizi
desioa isuriz
u, urtzen nauzu
zu, zu zira zu.

herri, eri, herri, eri

Hitzak: Jon Sarasua
Musika: Tapia eta Leturia Band