:: Tapia eta Leturia ::



Sexonet
Nere maital-neta New York-a
jun zenetik egunero
jotzen dut larrua berarekin
ohe informatikoaren beruan
zita dugu PC-aren barruan
"klak" botoia jo, bi puntu,
barrura
izerditan bost segundu ta gero
"ongi etorri sexonetera".

Intro - sexonetera – intro
intro - sexobetera - intro
intro - zurc PC-ra - intro
intro - inter-ohera - intro

Windows hirurogeita bederatziak
zure besoetaraino narama
nere teklatutik doazkizu
maitasun word perfectak belarrira
zuk zure mingain-netaz miazkatzen nauzu
musu soft ta mususoft ezpain-netan
orgasmo telematikoan urtuz
control-intro, control-intro, paja-escape.

Sexo - netera - inter - ohera
sexo - netera - hire - ohera

Hitzak: Jexux Mari Irazu
Musika: Tapia eta Leturia Band