:: Tapia eta Leturia ::



Leturia eta Tapia
Letu ta ni, ni, ni,
bikote alaia
Letu ta ni, ni, ni,
musika ta jaia
azken aldi hontan
hartu dut usaia
soinua jotzen hastekoa
berak duela nahia.

Letu ta hi, hi, hi,
bikote alaia
Letu ta hi, hi, hi,
musika ta jaia
azken aldi hontan
hartu duk usaia
soinua jotzen hastekoa
Letuk duela nahia.

Disimuloan
alferrik ari haiz
soinuari begira
ikusi izan haut maiz.

Botako dituk
izerdialdi latzak
nik adina azkar
mugitzerako behatzak
baina hori nahi ba duk
to! trikitixa hartzak.

Tapi ta ni, ni, ni,
atzera ta aurrera
Tapi ta ni, ni, ni,
"rollo" txarrik "ke ba"
baina susmoa dut
entzunda Joseba
panderoa astintzen
hasi nahian dabilela bera.

Tapia ta hi. hi, hi,
atzera ta aurrera
Tapi ta hi. hi, hi,
"rollo" txarrik "ke ba"
baina susmoa duk
entzunda Joseba
panderoa astintzen
hasi nahian dabilela bera.

Iritxi zaiguk
azken momentua
tori hik panderoa
nire instrumentua.

Baina nahi diat
nahi bada pakia
nire izena hirean aurretik izatia
gaurtik aurrera gara
Leturia ta Tapia.

Ari zerate
"txorakeritan" pozik
haurrak dirudizue
ez al duzue lotsik?

Zuen arteko
kontua konpondu
guretzat behintzat
bat ala bestea berdin du
ta gaurko emanaldia
lehenbailehen ordaindu.

Hitzak: Mikel Markez
Musika: Tapia eta Leturia Band