:: Tapia eta Leturia ::



Dingili-dango
Dingili-dango Marine
beti honela bagine!
Beti honela izateko
burue deukek arine.

Neure kapela makurra
beti tabernara gura
halakon baten itxikot
azuberdiren kontura.

Agure zaharra birloka
hiru hagin da bat loka
baina halan da guzti be
dantzan dabil alaporka.

Lastozkue bentanie
galtzatorratza trangie
ha edei ezin dauenak
zetarako jok andrie.

Baltza nazela diñeuste
ai niri ez deust ardure
ardaoa baltza da baina
ai danak edaten deure.