:: Tapia eta Leturia ::



Ederrak bi balio
Ederrak bi balio
onak hiru ta lau
ederra izateak
asko balio dau.

Ederra zareala
pentsetan badozu
espilu faltso horrek
engainetan zaitu.

Ederra ta galanta
biak leku baten
gazte ta aberatsa
gatxa da bilatzen.

Udabarriko lora
eder maiatzean
ez egunez etorri
erdu arratsean.