:: Tapia eta Leturia ::



Altuan San Bernabe
Altuan San Bernabe
bajuan Gordobil
Otxandioko plazan
tanbolina dabil.

Matxalen Busturiko
astean birriten
Bilbora joaten da
botike gorriten.

Asue ta Erandio
Sondike ta Loiu
behar asko eginde
arto gitxi koiu.

San Antontxu egunean
Mungien perie
haraxe joan dire
Peru ta nobie.

Igetargi zuritan
Igeko kalien
esaidazu Maritxu
nun bizi zarien.