:: Tapia eta Leturia ::



Ederra zareala
Ederra zareala
pentsetan badozu
espilu faltso horrek
engainetan zaitu.

Erreka baztarreko
lirio lorea
enaz ederra baina
bai eder zalea.

Eder ederra baino
hobozu komuna
ederrak kendu leizu
buruko zentzuna.

Ederrak bi balio
onak hiru ta lau
galanta izateak
asko balio dau.

Atzo Bilbon nengoan
da gaur Bitorian
sarri ura agortu da
gure iturrian.

Porrusalda mingotsa
arto lizundue
sarritan damutu yat
zugaz ezkondue.

Lirio lora zuri
eder maietzean
bakarrik egon barik
erdu arratsean.

Hitzak: Herrikoiak
Musika: Herrikoia-J. Tapia