:: Tapia eta Leturia ::



Eguen zuri I
Eguen zuri eguna
Jainkuak berak egiña
eskola nuutillak ibilteko
limosna on baten billa.

Hamaseikua zillarra zabal
larogei pezeta dittu
guri pare bat emonagaittik
bedorri asko geldittu.

Egun on, jente noblie
Kristok daigula bakie
orain kopla bi esan hemen da,
guk itxaron limosnie.

Horra hor goiko sabaijjen
estuen edo nasaijjen
oilotxuren bat egongo dala
arrautzatxuekin habijjen.

Sibirijje ta Granada
urdei-azpijje ona da
urdei-azpijje ona da baiñe
hiru lukainkaz hoba da.

Solomo gerri luzie
haren koipien dultzie
zatirik kentzen ibilli barik
ekarri eixu guztijje.

Emongo bozu emoixu
bestela ezetz esaixu
ate onduen hotzak hartzera
amak bialdu ezkaittu.

Hitzak eta musika: Herrikoiak