:: Tapia eta Leturia ::



Urkiola
Durangon bazkaldute
Mañerian gora
Urkiolara goaz
San Antoniora.

Askok egiten deutso
San Antoniori
egun batean yoanda
bestean etorri.

Urkiolara yoanda
zapatak urrutu
Aita San Antoniok
barriek eingo'itu.

Kortan daukagu txal bat
hazurra ta azala
Aita San Antoniok
loditu daiala.

Urkiola ganeko
paguen onduen
gaguen al daukazu
zer egin genduen.

Trikitri trauki trauki
mailuaren hotsa
Urkiolako punten
fraile burumotza.

Urkiolara juan
Domilun Santirus
lenengo preguntia
nun da Maria Jesus?

Iturrira juan da
laster da etorri
han dauzen mutillekaz
tardau ezpaledi.

Han dauzen mutil horrein
errosarioa
Birjina Santa Klara
Erriojakoa.

Hitzak: Herrikoiak
Musika: X. Amuriza