:: Tapia eta Leturia ::



Atsoa ta agurea
Atsoa ta agurea
alkarren atzean
basora yoan dire
pekorotz batzean.

Atsoa ta agurea
hasarratu dire
atso demoninoak
bargetatik tire.

Oraingo neskatilek
dauken gogoagaz
ezkonduko litzakez
ota moltzoagaz.

Arta yorrara noa
lur barri barrira
bedarra yorratuta
artoa sasira.

Yo tengo muchas cosas
ixekok itxite
una gallina loca
dozena bat txite.

Beste ixeko bat bere
nenduen Algortan
hak agindu ostezan
arratoiak kortan.

Ekin, ekin gazteok
bildurrik bagarik
hil da Barrabas eta
eztau inpernurik.

Arrabako landea
balego Gorbeiein
hantxe egingo geunke
zirikin zakien.

Hitzak: Herrikoiak
Musika: Herrikoia-J. Tapia