:: Tapia eta Leturia ::



Matxintxo gurea
Ai ze gizon zurra dan
Matxintxo gurea
prakatxo zarrak eta
ona umorea.

Igaz artorik ez ta
aurten hil andrea
ze bizimodu dok hori
Matxintxo gurea?

Eztot inoiz ikusi
gure Matxin lotan
orduan bere al deuko
pipea ezpanetan.

Pipeak hilten deutso
barruko gosea
pipa horri esker bizi da
Matxintxo gurea.

Hitzak: Herrikoiak
Musika: X. Amuriza