:: Tapia eta Leturia ::



Albiste zirinolak
Albiste zirinolak arrabots idorra
Nundi-nahitik minbera gure leihorra
Badirudi haize hau ez den aldakorra
Ilun kolore dakar soineko atorra
Astindu gogorra
Hilobian horra
Lagun maitakorra
Bihotz emankorra
Doluz jantzi berri da euskal alorra.

Ikusten baduzue norbait espetxera
Goiz batez eramaten argi aldera
Ez ausartu sobera laster erratera
Gaixtagin hutsa denik baizik eta bera
Dela ebastera
Sartu behera
Horrekin batera
Hiltzaile gainera
Debruak sortutako satan beltzera.

Satana izan ezik ezazue jakin
Maitasun handi batek du honera jin
Abertzalek badute bildu behin eta behin
Parisera eraman luze egon dadin
Fresnes edo Fleuryn
Sante ala Osnyn
Beste nunbait berdin
jasanaz mila min
Eta berak bezala orok Euskadin.

Ikusten baduzue burniz kargatua
Herri bat etsaiari nahiz oldartua
Ez pentsa herri hori denik aldatua
Baketsua zenetik bortitz bihurtua
Baina zatitua
Herri zanpatua
Bizi nahitua
Arrunt zutitua
Bere izaiteari hortzez lotua.

Hitzak: Ernest Arranbide
Musika: Joseba Tapia