:: Tapia eta Leturia ::



Abya yala
Txerokee eta Txeyene
Irrintzi eta aiene
Zapaldutako loreak
Berriro lurrean erne

Aimara eta Quetxua
Zabalduz doa kexua
Geroa zaila da baina
Iragana jakintsua

Maia eta Yanomami
Munduak dena du mami
Izakien bizi-nahia
Ama lurraren legami

Gogoa amets egin zen
Indioa izan nintzen
Haiekin ikasi nuen
Amerika deskubritzen
Haiekin ikasi nuen
Euskal Herrian bizitzen

Hitzak: Jon Sarasua
Musika: Joseba Tapia